Devenir partenaire

Ça m'intéresse
NOS BONS PLANS DU MOMENT
je réserve
DERNIÈRES MINUTES À SAISIR
accès carte interactive
Vous êtes ici :
  1. Accueil
  2. Blog
  3. Kinesiologia

Kinésiologie - Kinesiologia

par Pantxika Prat Kinésiologue , le 08/12/2014
Kinesiologia

Osteopatak eta kiropraktikantek ikerketa batzu ereman zituzten 1930etik landa, ondorioz 1960ko urteetan agertzen zela kinesiologia, mendebaldeko eta txinatar medikuntzen bateratzaile. 

GAURKO OFIZIOA. 
Kinesiologia ofizio gazte bat da, etikari idekia, norberaren autonomizatze eta errespontsabilizatze prozesuan sartzen dena, hautatzeko boterean eta eskubidean bermatuz. Estresaren kudeatze teknikak erabiltzen ditu, gizarte estresagarri huntan baitezpadakoak direnak. Kinesiologiak pertsona hartzen du bere osotasunean, fisikoki, mentalki, emozionalki eta energetikoki. Familia bai eta lan, harreman, hezkuntza, kirol eta artistiko munduak hunkintzen ditu. Emozioak eta belaunaldiz-belaunaldi heldu diren estresak artatzen ditu, iraganekoak, oraikoak eta gerakoak, ezin ulertuzko oinazeak ere bai ; dislexia, bereziki haur ikasleena, ezeztatzen laguntzen du; biziko gertakari hauskorretan era laguntza ekartzen du, berexte, dolu, istripu; norberaren garapen orekatua segurtatzen du...


Kinesologian, pazientea errespetuz entzunten da, jujatu gabe, indar ezkorrak ezeztatzeraino. Kinesiologiaren lantresna nagusiena muskuluen azterketa zehatza da : gorputzak badaki gure oinazeen berri. Azterketa horrek estresaren sintomen erroak aurkitzen ditu. Prozesu horrek beldurretatik eta blokatzetatik libratzen du. 
Gorputza badaki zer den on harentzat. Kinesiologiaren bitartez gorputzari ekarriko diren zuzenketak gozoak eta indartsuak dira, onegingarriak. Kinesiologiarentzat, osasuna ez da eritasun eta elbarritasun-eza bainan bai ongizate bat osoa, fisikoki,mentalki eta sozialki. Patologia bat artatu behar delarik, medikuaren artamenen lagungarri da.


Kinesiologoa osasun hezitzaile bat da, pertsonak molde baikorrean laguntzen dituena 
estrezatik ateratzen, konfiantza eta lasaitasunera gidatuz. Kinesiologia eskolen federakuntzak ofizialki onetsiak diren ikastetxeak dauzka bere baitan, formakuntza sakonen zabaltzaile, ofizio hori legez lege betetzeko gisan. 

Sélection de soins « KinĂ©siologie »
près de chez vous
 
Livraison offerte
Livraison gratuite
immédiate par email ou sous 24h par courrier